INSTALAZIOAK

Andoaingo Gaztañaga sagardotegiko barrika

INSTALAZIOAK

Upeltegiko jangela

30 lagunentzako lekua duen jangela atsegina da. Mahaiak sagardotegiko haritz frantseseko egurrezko upelez inguratuak daude. Sagardo upelekin alboan izango zarete nahi adina dastatzeko.

Gaztañaga sagardotegiko jatetxea eta barra

INSTALAZIOAK

Sagardotegia eta barra

Gaztañagako jantokirik handiena da, 70 lagun esertzeko lekua duena. Jangela honetan sagardotegiko menu tradizionalaz gozatu ahal izango da urteko txotx denboraldian. Eta maiatzetik aurrera, etxeko plater sorta zabala ere aukera dezakezu. Barra bat ere badugu, bazkaldu edo afaldu ondoren kafe bat edo edariren bat gozatu ahal izateko.

Gaztañaga sagardotegiko jatetxe-erretegiaren jangela

INSTALAZIOAK

Jatetxeko jangela

Jangela hau Gaztañagako lehen solairuan dago eta 40 lagunentzako lekua du. Jangela honetan, urte osoan zehar, etxean egindako hainbat plateretatik gozatu ahal izango duzu gure karta zabalari esker.

Gaztañaga sagardotegiko terrazaren jangela

INSTALAZIOAK

Terrazako jangela

Gaztañagako jangela berezienetakoa da, bigarren solairuan aurkitzen da, kalean bertan, baino kristalezko pantailaz inguraturik. 25 pertsonentzako lekua du.

Andoaingo Gaztañaga sagardotegiko barrika

INSTALAZIOAK

Egurrezko upategia

Frantziako haritzez egindako 3 upel ditugu. Gure sagardoa zuzenean gozatu ahal izango duzu hiru upel hauen txorrotatik euskaldunok betidanik egin dugun moduan.

Gaztañaga sagardotegiko Inox upategia

INSTALAZIOAK

Inox upategia

Inox upategia da Gaztañagako upategirik handiena, hemen altzairu herdoilgaitzezko 15 upel eta 6 poliesterrezko upel dauzkagu. 21 upel hauetatik zuzenean gure etxeko sagardoaz gozatzeko aukera izango duzu.

Gaztañaga sagardotegiko aparkalekua

INSTALAZIOAK

o Aparkalekua

2 autobus eta 60 autoentzako lekua dugu gure aparkaleku berrian.

Scroll to Top