
NOR GARA?
Sagardotegia: etxea eta familia
Gaztañaga sagardotegi eta erretegi bat da, 1989an irekitakoa. Joxe Angel Gaztañaga izan zen sagardotegiko eta jatetxeko negozioarekin hasi zena, bere aita Angelen urratsak jarraituz. Aita Angelek, 1975ean, sagardoa bere kontsumorako egiten zuen Buruntza auzoko tolare (prentsa) komunitarioan. Maria Angeles Garmendia negozioan sartu zen etxeko sutegiez arduratzeko. Gaur egun, bi hauek eta beraien semea Axier dira ilusioz eta ahaleginez lan egiten dutenak etxeko egunerokoan. Lehenengo solairuan Sagardotegia eta Sagardo Upeltegiak ditugu, bigarrenean, aldiz, jatetxe-erretegia eta terraza. Gaztañagaz gozatzeko bi modu ezberdin.
Hasieran etxeko belarra eta ganadua babesteko erabili zen eraikina Buruntza auzoan dago, Andoaingo udalerrian. 14.000 biztanle inguruko udalerri txiki hau oso ezaguna da Leitzaran bailararengatik. Haran berde ederra, iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duen trenbide zahar batekin, Andoaindik Iruñera, 68 kilometroko bide bat, gaur egun oinez edo bizikletaz egin daitekeena, Leitzaran ibaiaren ertzean. Ezin hobea ibilaldi on bat egiteko Gaztañaga Sagardotegian indarberritu aurretik.
Andoain beti izan da sagardo tradizio handiko herria. Garai batean, auzo bakoitzak dolare komunitario bat zuen, baserri bakoitzeko biztanleek beren sagardoa egin ahal izan zezaten beren kontsumorako. Sagardoa elikagai garrantzitsua zen, eta ezin zen falta inguruko etxe eta baserrietan.

